dunboa eguzki

2007-2008 ikasturtea
Testu hau idatzi dugu 2007-2008 kurtsoari buruz hitz egiteko.

Bueno, Kurtso hau motza egin zaigu. Informatikako klaseak dibertigarriak izan dira blogak, lanak, etb. egiten ikasi dugulako.

Duela gutxi, lan bat egin genuen Andoni Egañari buruz. Duela denbora gehiago, "Panchatantra"ri buruzko lan eta aurkezpen bat egin genuen eta honen ondoren Pello Mari Otañori buruzkoa.

Besterik gabe, Asier eta Ibai.

Comments

Andoni Egaña
Andoni Egaña (Zarautz, Gipuzkoa, 1961eko urriaren 2a -) bertsolaria eta euskal idazlea da.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du lau aldiz, holakorik lortzen lehen bertsolaria izanda: 1993, 1997, 2001 eta 2005ean.

Comments

PELLO MARI OTAÑO
Pello Mari Otaño Barriola (1857-1910), bertsolari zizurkildarra (Gipuzkoa). Bertso paperengandik da batez ere ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso ezagunak dira Ameriketatik bidaltzen zituen bertso paperak.

BIOGRAFIA

Pello Mari 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen Zizurkilgo Errekalde baserrian. Gazte zelarik , Otaño familia Donostiako Amara auzora joan zen bizitzera

Comments

BERTSOLARITZA
Abestuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldia.

LIMOSNATXO BAT

Pedro Mari Otaño, 1893

Mutil koxkor bat itsu-aurreko zuela aldamenean,

gizon burusoil bizar-zuri bat bi makuluren gainean

kale eskinan ikusi nuen inora ezin joanean,

ta bera nor zan jakin nahiean inguratu nintzanean...

Limosnatxo bat eskatu zidan Jainkoaren izenean.

Zerbait emanaz galdetu nion ahal zan modu onenean,

jaiotzetikan al zeukan ala gaitzak hartua mendean,

erantzun zidan: «Ez semea, ez, nik sasoia nuenean

ez nuen uste iritsitzerik honetara azkenean...

Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean».

Eta segitu zuen esanaz: «Lehengo gerrate denean,

ni aurren xamar ibiltzen nintzan beti edo gehienean,

nekatu gabe aisa igoaz aldapik luzeenean,

ez zan burura asko etortzen gu hala genbiltzanean...

Gero limosna eskatutzerik Jainkoaren izenean».

Odola bero eta burua harroa dagoenean

edozein moduz sartutzen da bat halako itsumenean:

Atsekabe ta negar saminak badatoz ondorenean,

nola ere bait batek bizia utzitzen ez duenean...

Limosnatxo bat eskatu behar Jainkoaren izenean».

Inoiz pentsatzen nere artean ni jarritzen naizenean

gaur ere asko dirala joango lirakenak zuzenean,

ez luke inor sinistatuko zer pena ematen di'an.

Ai! horla nintzan ni ere sano ta gazte nengoenean...

Gaur limosna bat eskatutzen det Jainkoaren izenean».

Ai! txorakeri asko egiten da zentzurik ez danean;

sinista zazu ur hau pasea daukanaren esanean:

Hobeago da sasoi dan arte saiatutzia lanean,

negar eginaz ibili gabe gero denbora joanean

limosnatxo bat bildu ezinik Jainkoaren izenean».

Comments